Testuingurua
2030 Agenda Nazio Batuen Erakundearen (NBE) batzar nagusiak onartu zuen 2015 urtean. Honen barruan, mundua hobetzeko balio duten 17 helburu desberdin ezarri ziren, 2030 urterako guztiak betetak izatea helburuarekin.
Agendaren helburuen artean, 11. helburua (Hiri eta Komunitate jasangarriak) eta 12. helburua (Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsua) funtzeskoak dira gure etorkizunerako.
Helburu horiei buruz gehiago ikasi nahi baduzu eta honen inguruan zure jakin-mina era praktikoan frogatu nahi baduzu, webgune egokian zadue. Baina, zertan datza zehazki 2030 Agendaren bi helburu horiek, eta zergatik dira importanteak?
Gaur egun, munduko biztanleriaren gehiengoa hirietan bizi da. Nahiz eta hiriek Lurraren gainazalaren zati txiki bat baino ez estali, bertan sortzen da kutsadura globalaren gehiengoa. Horrez gain, hirietan bizi diren pertsona askok auzo baztertuetan edota bizitzarako baldintza eskasak dituzten lekuetan bizi behar dute. Bestalde, 2022an munduko biztanleriaren erdiak ez zuen garraio publiko eskuragarririk.
Azken hamarkadetako biztanleriaren hazkunde hazkarrak hirien hedapen organiko bat sustatu du, orokorrean bizi-baldintzen gainbehera bat ekarriz, hau da, komunitate ez jasangarrien sorrera sustatuz. Era honetan hedatutako hiriak, gainera, bereziki zaurgarriak dira klima-aldaketaren aurrean. Hazkunde horrek hurrengo urteetan jarraitzea espero da, gizartea gero eta gehiago kaltetuz hiri ez jasangarrien ondorioengatik.
Horregatik, funtzeskoa da mundu osoan hiri eta komunitate jasangarriak sortzea. Haien gabeziak gero eta pertsona gehiagori eragingo baitio, haien bizi-baldintzak okertuz eta ingurumena suntsituz. Hiri eta komunitate jasangarriak garatzea ezinbestekoa da etorkizunaren iraupenarako.
Baliabideen kudeaeta arduratsua nahitaezkoa da gizartearen iraupenerako. Munduko biztanleriaren hazkunde azkarrak agerian utzi du uneko bizimoduarekin jarraitzea ezinezkoa dela, gaur egungo kontsumo eta ekoizpen-politiken ondorioz ez baitaude baliabide adina hau mantentzeko.
Elikagaien banaketa mundu osoan arazo larri bat da. Biztanleria globalaren zati handi batek gosea jasan arren, munduko elikagaien heren bat alferrik galtzen da, zaborrara botata. Hau ez ezik, ekoizpen eta kontsumo alferrak ingurumenari ere kalte egiten dio, ekosistemak edota espezieak desagertaraziz. Gainera, gehiegizko ustiapenak baliabide naturalen agortzea azkartzen du, gure munduaren orekan arriskuan jarriz.
Horren ondorioz, ezinbestekoa da gure konstumo eta ekoizpen praktikak hobetzea, gure ingurumenarekin bide arduratsuago bat hartu ahal izateko. Hau lortu nahian, erabaki kontzienteak artu behar dira, adibidez, hainbat produktu eta zerbitzuen inplikazioak eta ondorioak sakonki aztertuz. Kontsumo jasangarria sustatzeak ingurumenari mesede egitaz gain, gizarte hobeago bat eraikitzen du ere.